MySpace
myspace music

GOSE NAIZ... GORRIA, ROJO, RED

GOSE



Last Updated: 10/27/2009

Send Message
Instant Message
Email to a Friend
Subscribe

Blog Archive
[Older      Newer]
 /  / 
Wednesday 04/11/2009 
................

Shogoren lagun baten jatetxe batean afaldu dugu Sagamionoko kontzertua bukatu ostean. Janari Japoniarra berriro ere, baina ez da “restop”etan jan duguna bezalakoa, hau askoz goxoagoa da. “Restop”etako janaria berdina da hemen eta Euskal Herrian... ”el txerno es txerno, aqui y en Mondra”.


Lehenengo eguneko hotel berean egin dugu lo, Tokyon. Eguerdian jaiki eta bagoaz Shibuyan dagoen Home aretora. Areto txikia baina txukuna, kamerinoak txikiak...txikiegiak agian jaialdian parte hartzen dugun 7 taldetako partaideentzat direla jakinda.



 



Soinua frogatu ondoren, areto kanpoan dauden obretan bideokliperako imaginak grabatu ditugu. Ineseri eta Osoroneri ez zaie lekua gustatzen...” Arrasaten be holako lekuak daz”, baina Mikelek argi dauka.

 ....

Hotelean aldatu eta bagoaz... Japonen emango dugun azken emanaldia hastera doa. Azken kla, kla, kla, kla, azken Rimmela, azken izerdia, azken ur botila Osoronen gainean, azken Arigatoa, azken Renatoa...bukatu da kontzertua baina ez jaia!!


Denok dantzan...eta sakearekin topa egiten KAMPAI!!!

 


 ....

 ....

Tuesday 03/11/2009 

Current mood:SAIKO!!
Nishioko Spa-Hotel izugarri handi batean egin dugu gaua. Esnatzean balkoitik Mikawako badiaren ikuspegi polita daukagu, baina herritxora begiratzean impresio arraroa hartu dugu...parece Benidorm despues de una guerra nuclear...

4 orduko bidaia dugu furgonetan, bidean ”restop” batean gelditu gara zerbait bazkaltzeko...atzoko janari berdina, Japoniar janariaz aspertzen hasiak gara ”bueltatzen garenien amai lentejak eitxeko esan biotzat” dio Inesek...

Sagamionora heldu, dena prestatu eta tabernaren ondoan dagoen Sega World joku aretoan sartu gara...”Lost in Translation"-eko eskena dirudi: argiak, soinuak, makina bat joku-makina... Josema emozionatuta ez daki nondik hasi.








Kontzertuaren ordua heldu da, nekatuta gaude baina gogotsu... kla, kla, kla, kla (klaketa soinua) taberna beteta eta denak saltoka... hasieratik bukaerara!!! giro ezinhobea, denak dantzan... Bua ke fuerte!! izerdi patxetan aurrera goaz... Mikel lurrean botata grabatzen, Josema soinu mahaitik aurrera korrika argazkiak ateratzeko, Fitxaje kableak zaintzen... ke pasote!!... ez dago hitzik.

Kamerino modura utzi diguten taberna aurreko dendara bueltatu gara izerditan, neska bat barruan gure zain “I saw you on youtube and I like you so much” internetek zeozertarako balio duenaren seinale, gero beste mutil bat gure diskak sinatzeko eskatuz eta “saiko, saiko!!” esanez, “what´s saiko?” eta berak “the top, the best”... ba hori, horrela gaude gu SAIKO SAIKO!!


 


Monday 02/11/2009 

Current mood:SUTAN GAUDE!!
Goiz hasi dugu eguna. 8-etarako gora. Ines eta Iñaki sarreran daude gosaldu  berri. Osoron kimonoa jantzita jeitsi da gosaltzera...Japan Fashion Victim.

Hoteletik irten eta bagoaz Nishio aldera, kostaldera. Abiatu eta segituan kale estuetan barrena sartzen hasi da gidaria. ”Esto es un secuestro!!” esan du norbaitek. Toyotako kultur etxe batean gaude bapatean. Uyuyuy... Acto de hermanamiento Coreano - Japones: danborrak, txirulak, ipuin kontaketa, ikurriñak eta Turtle Island taldeko Yosikik dena aurkezten... eta gu piperrik ere ulertu gabe. Euskaraz ez dakien bat horrela sentituko ote da 2 orduko bertso saio batetan? Bai, uste genuena izan da: Bahiketa... bahiketa FOLKLORIKOA!! Eskerrak aretoaren kanpoaldean wi-fi sarea dagoela, bestela... Fitxaje emozionauta atera da aretotik: ”Ke guapas las sombras!!”.

Myspacea eguneratu eta eposta begiratu ondoren, orain bai bagoaz Nishiorantz... edo ez? Semaforoz, trafikoz eta zentro komertzialez inguraturik, ordu erdi goaz bidean eta paisaia ez da aldatu... Ordu erdi beranduago berdin.






Mikel gose da, Mcdonalds antzeko batean gelditu gara eta kamarerak oso azkar hitzegiten du. Shogori ere kostatzen zaio bera ulertzea!! Kriston txuletada eskatu dugu azkenean.

Berriz ere kotxera. Zein poliki gidatzen duten Japonen!! Poco a poco vamos llegando... y ya  hemos llegau, somos de aqui, somos los...

Euria ari duela heldu gara eta trasto danak ti-ta batian sartu ditugu tabernara. Surf kulturako elementuekin dago apaindua taberna, egurrez egindako eskulturak eta eszenatokia tela txuriz jantzia dago, Haima marokiar baten antzera...”Ke buena!! hoy voy a tener luz para grabaros”.

Soinu froga, afari aparta eta EKDren emanaldiaren ondoren... HEY BOY!!! Uf!! Izerdia, beroa eta sakea (Yosikik Fitxajeri oparitutakoa). Bagoaz aurrera: rimmel... amets gorria... It´s so hot here!!... Arigato!! GOSE... Ooooo!! eta denok abesten!! Esto es la ostia!! PORTALOIAN Osoronek abestu eta denok zoratzen...¿? RENATOrekin eztanda... lortu dugu!! Ines emozionauta, Iñakik eta Osoronek bajoiarekin “hay que hacer fondo” diote.

Hotelera bidean tabakoa, jateko zerbait eta Sake gehiago erosi dugu. Batzuk lotara,los enamoraus a hablar por telefono, y los calvos venga a darle al sake...

ONDOLOIN ETA ON EGIN!!
 


Sunday 01/11/2009 

Current mood:FOLKLORIKO!!

Nagoyan kontzertua bukatu ondoren Toyotara egin dugu...automobilen herrira...hotelera berandu heldu gara eta atzeko atetik sartzean oinetakoak kendu behar ditugula esan digute, baina ez zaratarik ez egiteko, arauak horrela direlako baizik...

Lo pixkat eta berriro martxan...15:00etan daukagu hitzordua New Maradaya tabernan...heldu gara eta...Oh, Oh!! “¿donde estan los altavoces?”...Josema urduri, Mikel dena grabatzen eta Iñaki...Sutan Gaude...

Zer Egin?...Trikitixa + Gitarra = Mari Gose eta Gose Mari!!






Ordu erdi daukagu errepertorio txiki bat prestatzeko... Josema interneten letrak bilatzen, Ines eta Osoron hoteleko gelan ensaia...improbisatzen eta hoteleko arduraduna agertu da...”Noisy”...mmm...dena japonieraz...ez dugu ulertzen...uyuyuy...”nos esta echando la bronca”...baina ez!! Hoteleko terrazara eraman gaitu lasai jotzeko eta inor ez molestetako...estan a años luz...

Tabernara bueltatu eta Raul lasa Ugartondo hasi da “la polla de mi jefe”...eta neska japonesak letra errepikatzen...zer da surrelismoa?...

Hertzainak-en pakean utzi arte, Abadiñon San Blasetan eta Lepoan hartu. These are traditional Basque sounds... Enfin. Talde elektroniko baten akustikoa bezain surrealista.





 
Espero dugun bakarra da anekdota batean geratzea istoria hau, eta beste kontzertu guztietan Gosek jo ahal izatea. Ez da horrenbeste eskatzea 10.000 km egin eta gero, ez duzue uste?

El que estaba super contento era Mikel. “Bua! Para el reportaje va a quedar de puta madre tener imágenes de Japos bailando como locos el Lepoan Hartu!!! Ya tenemos lo más difícil. Sólo nos queda grabar un concierto de Gose con luz!!”

Enfin. Herri hau oso arraroa da. Aralen ikusitakoa egia dela iruditzen zaigu etengabe. Txerri bat zuhaitz baten gainean ikusita ere, ez ginateke horrenbeste harrituko.

Orain, maletak kargatu eta Nishio-rantz goaz. Ea zer gertatzen zaigun gaurkoan.

Os mantendremos informados.


Sayonara!!








Saturday 31/10/2009 

Current mood:KONITXIWA!!
Eguna goiz hasi da, gosaria hotelean, Miso sopa, tortilla, te eta kafesnea...Josema eta Osoron lehenak, beranduago Fitxaje agertu da...

Gaurkoan kontzertu eguna dugu, POR FIN. Iritsi da eguna. Oraingoan urruti goaz, Nagoyara...

Egia esan ez dago oso urruti, 300 km-tara...guretzako 3 ordutara kotxean baina hemen oso motel gidatzen dute...bidean Fuji mendia ikusi dugu “la ostia parece una nube”...”restop” batean gelditu gara...y las maquina de cafe retransmiten la elaboracion del cafe que te vas a tomar via Tv...tocate el puro arturo...eta 6 orduren ostean heldu gara NAGOYARA!!





Parking-ez inguraturik dago Tiny 7 aretoa...soinu frogarako puntuan...urduri, oso urduri... dena ondo eta bagoaz bueltatxo bat ematera...ez dago ezer inguruan...parking-ak, parking-ak eta putetxeak!! bueno ez dira hangoak bezalakoak...neskak kanpora ateratzen dira bezeroak agurtzera naturaltasun guztiz...eta prezioak atean jarrita daude...

Puntualtasuna garrantzitsua omen da...hasteko ordua hurbiltzen doa...patatak, garagardo japoniarra eta ardo argentinarra...urduritasuna...zigarroak, barreak...gu kamerinoan eta taldeak jotzen, Punk, ska, hardcore...tocan una jevy luego una medio regge...benetan bereziak dira...denborak aurrera egiten du eta puntualtasuna ez dela hain garrantzitsuaikusi dugu...BAGOAZ!!





KOMBANGWUA!!...Bertsoa bi hizkuntzatan eta ez du inork ezer ulertzen...hasi da...hil ezazu aita, rimmel, gero arte, gu japonieraz eta bertakoak euskeraz...GOSE...Ines erdian...dantza izerdia...renato arigato!!...


TURURU  PAJARITO VESPERTINO!!

 


Friday 30/10/2009 

Current mood:Nippon!!!
URRIAK 28: BILBO-PARIS-TOKYO

Egun luzea gaur...orain Tokioko hotelean gehienak lo daude...ia denak lo gaude...

Bilbon agurrak, batzuk Copennhagera, beste batzuk Japonera...Representantes por un lado, musicos por otro.

Parisen korrika hegazkin batetik bestera,...Charles degaulle aireportua ikaragarria da...

PARIS, pelikula, ardaua, subidon, lo, komunera, pelikula, blablabla, something to eat please!, tallarin, lisbeth salander, woody allen-en azkena, Fitxajen ondokua itxua da, Mikel grabatzen, lo berriro, ...eta heldu gara TOKIORA!!

Aireportuan Javirekin elkartu gara, denok logura aurpegiarekin...gu ere bai. KONITXIWA!!

Gure diska gorria da, Hoteleko gelak “beige” kolorekoak...Shibuya ondoan gaude...Shogo ere gurekin da eta GOSE gara. Gure lehen bazkari Japoniarra dastatu dugu...bainas que se comen como cacahuetes, raices empanadas...el paraiso para Iñaki.









Una vuelta por la calle y venga a sacar fotos como los japo...ostias!! Orain paperak aldatu dira...argiak nonnahi...”estoy en Blade Runner” Fitxaje dixit. Lehenengo inpresioak onak, oso onak.
Arratsaldez paseo txikia Shibuya-tik erosketa batzuk eta eguna bukatzeko Sushi-Bar bat afaltzeko. 37 horas despiertos ufff!!! nos vamos a dormir. La gira comienza mañana a las 9. Let´s go.