MySpace
myspace music


BERTAN BERA (LAUKOTE bihurtu gara!!!)



Last Updated: 12/7/2009

Send Message
Instant Message
Email to a Friend
Subscribe

Status: Single
City: Gernika-Lumo (Bizkaia)
State: Euskal Herria
Country: GA
Signup Date: 12/21/2007

My Subscriptions

Blog Archive
[Older      Newer]
 /  / 
Friday, November 27, 2009 
Eskerrik beroenak denoi!! 55 taldetik, lehenengo sailkatu garen 4 taldeok finalera pasatzea lortu dugu!! Guk 3. postua lortu baitugu.

Bi aste inguru iraun ditu lehiaketak, eta egia esan ez genuen espero inundik inora finalera iristea. Eskerrak ematera behartuta gaude, bigarren talde bozkatuena izan gara eta. Orain, abenduaren 4ean Bilboko Rock Star aretoan izango gara zuzenean, sailkatu diren beste hiru taldeekin eta baita Kerobia taldearekin ere. Beste alde batetik, barkamena ere eskatu nahi genioke hainbeste komentario eta mezu artu dituzuenoi guri bozkatzeko esanez. Guretzat ilusio handia da honelako lehiaketa bateko finalera heltzea, lortuko genuela pentsatu ez arren, azkenean lortu dugu.

Milesker benetan, segi horrela!!!
Sunday, October 18, 2009 

Azken hilabeteotan entsegu lokalean murgilduta gaude, abesti berrien konpozizio lanetan alegia.

Arazo pertsonalak direla eta taldearen egitura eraberrituko da; Boskote izatetik laukote izatera pasako baikara. Hau da, Mikel Elordik bere lekua utzi eta Markelek hartuko du bere gain. Taldearen egitura berri hau, behin behinekoz martxan jarria dugu jada eta laster zuzenean ikusteko aukera izango duzue.

Ez dakigu egitura hau behin-betikoa den ala ez, baina momentuz honakook osatzen dugu taldea:

Mikel Urrutia (bateria eta koruak)
Markel Arebalo (baxua  eta ahotsa)
Aritz Larruzea (gitarra eta koruak)
Aitor Polo (gitarra)


Eskerrik asko Mikel Elordi-ri denbora honetan zehar egindako guztiagatik, benetan!

Sunday, August 30, 2009 
Abuztuaren 28an, II. BusturialdeRock lehiaketako finalean izan ginen. Kontzertua eskaini genuen baina ez genuen saririk lortu.

Izan ere, egun berean gure bateria-jole Mikel Urrutia gaixo jarri zela eta arratsalde horretan Ingush eta Itzalen taldeetako bateria-jole den Aiert Uribek 10 abesti ikasi zituen arratsalde guztia iraun zuen entseguan gauean Mikel ordezkatzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Aierti beraren gain pisu guzti hura jasateagatik eta bere partetik dena ahal zen neurrian ondo egiteko erakutsitako pazientzia eta lanagatik.


ESKERRIK ASKO!!!
Saturday, March 21, 2009 


Bertan Bera taldeak bere lehen diskoaren lagun arteko aurkezpena egin dau

Jaieguna zala aprobetxatuta, Gernikako Bertan Bera
taldeak bere lehen diskoa aurkeztu eban atzo, Iparragirre rock
elkarteak Goiko Ibarran daukan lokalean. 'Etenik gabeko bidean'
titulupean, disko laburraren aurkezpen saioa lagun artean egin eben,
luntxa eta jai giroko zuzenekoa eta guzti. «Pozarren gagoz ez genuelako
horrenbeste lagun batzerik espero», komentatu eben.

Taldearen azken lana sei abestiz osotuta dago:
'Euskera', 'Herriko jaixetan', 'Gogora ditzagun', 'Aske bizi!', 'Ez dau
salgai!' eta lanari berari izena emoten deutson, 'Etenik gabeko bidean'
izenadunak, hain zuzen be. Guztira, CDaren 500 kopia kaleratu dabez,
sei eurona saltzeko. Dana dala, Gernika eta Ibarrangeluko bost gazte
batzen dauzan talde honek hiru kantadun beste lantxo bat be badauka
kalean, 'Demo' tutulupean, hain zuzen be.

«Iaz hasi ginan zuzeneko kontzertuak eskaintzen eta,
dagoeneko, hogei bat 'bolo' emon doguz. Datozen hiru hilebetetan beste
hamar bat festibaletan parte hartuko dogu», aurreratu eben punk-rock
melodikoa jotzen daben taldeko kideek.








Saturday, March 21, 2009 


'Etenik gabeko bidean' disko laburra kaleratu du Bertan Berak

Dagoeneko zortzi emanaldi prestatu dituzte, eta apirilaren 4an izango da aurkezpen kontzertua, Trinkete Antitxokoan.


Ibarrangeluko eta Gernika-Lumoko bost gaztek osatzen
duten Bertan Bera taldeak bere lehen disko laburra, ..Etenik gabeko
bidean.. izenekoa, aurkeztu zuen atzo eguerdian Iparragirre musika
elkartearen egoitzan. Lortutako emaitzarekin gustura eta musika munduan
aurrerapausoak emateko prest azaldu ziren gazteak.

Aritz Larruzeak (gitarra), Aitor Polok (gitarra), Mikel
Urrutiak (bateria), Markel Arevalok (baxua) eta Mikel Elordik (ahotsa)
osatzen dute Bertan Bera. Boskoteak 2009ko urtarrilean ekin zion
diskoaren grabaketari Ondarroako Santos Records estudioan, hilabeteko
lana eginez. Lana kaleratzeko Bertan Berakoek autogestioaren bidea
hautatu dute.

..Etenik gabeko bidean.. sei abestiz osatutako diskoa da.
Grabaketan Kauta taldeko abeslari Mikel Morenok, Skasak taldeko
tronpeta-joleek, Eutanasiako Hodei Ensunzak eta Effectuseko Jon
Learretak kolaboratu dute.

Euren musika estiloa «baserri-punk»motakoa dela adierazi dute
Bertan Berako kideek. «Berez ez da punka. Eredu horretatik abiatu
ginen, baina gaur egun gure estiloa melodikoagoa da. Orain doinuak eta
letrak gehiago lantzen ditugu», azaldu du Aitor Polok.


Gazte gaiak

«Gazte gaiak» jorratzen dituzten letrak sortu dituzte
Ibarrangeluko eta Gernika-Lumoko gazteek. «Euskararen egoera sozialaren
ingurukoak, herri bateko jai giroaren gainekoak, gizarte errealitateak,
XX. mendeko gerra zibila eta honen ondorioak, Busturialdeko gazte
mugimenduaren bidea...».

Diskoaren prezioa sei eurokoa da, eta Gernika-Lumon Ospa,
Arrano eta Ipar tabernetan eta Iparragirre elkartearen lokalean eros
daiteke. Bermeon, berriz, Bolatoki herriko tabernan jarri dute salgai.
Bizkaiko beste hainbat herritan ere eros daiteke diskoa.

Boskoteak apirilaren 4an emango du aurkezpen kontzertua,
Ingush taldearekin batera, Trinkete Antitxokoan. Diskoa aurkezteko
apirila eta ekaina bitartean zortzi kontzertu emango dituztela
jakinarazi dute.

 




Monday, May 26, 2008 

Current mood:Beti bezain errebelde!

«Kanta alaiak egiten ditugu eta publikoa gustura ikusi dugu gure kontzertuetan»

Gailur eta The Uski..s taldeekin batera, kontzertua emango du seikoteak zapatuan, hilaren 24an, Ibarrangeluko Gorpuzti jaietan.

Bertan berako kide diren Mikel Elordi abeslariarekin eta Aitor Polo gitarristarekin izan da BUSTURIALDEKO BUSTURIALDEKO. Zapatuan, 23:00etan, Ibarrangeluko jaietan Gailur eta The Uski..s taldeekin batera emango duten kontzertua prestatzen ari dira.

Noiz eta nola sortu zen Bertan bera taldea?

Mikel Elordi abeslariak eta Aritz Larruzea gitarristak izan zuten taldea sortzeko ideia. Biak Aritzen etxean jotzen hasi ziren, haren gurasoek eta auzokoek begi onez ikusten ez zuten arren, eta apurka-apurka, besteak gehitzen joan ziren. Instrumentu berrien beharrak bultzatuta, lagunei laguntza eskatu genien. Horrela sartu ziren Markel baxujolea eta Aitor Polo, bigarren gitarra moduan. Bateriaren asuntoa, ordea, zaila izan da. Lehenengo kontzertuetan bateria barik jotzera ateratzen ginen. Gero Ibon Azkuek lagundu zigun eta orain Mikel Urrutia daukagu.

Zer dela eta aukeratu zenuen taldearen izena?

Egia esan, lehenengo kontzertua egitea proposatu zigutenean, hirukotea baino ez ginen eta oraindik izen barik genbilen. Beraz, gainean genuela, izena aukeratzeko premia ikusi genuen. Horrela, lagunen artean izenak botatzen hasi ginen Gernikako lokalean. Ideia asko atera ziren, baten batek Bertan bera esan arte. Izen hori aukeratu genuen belarrira ondo ematen zuelako eta taldearen izaera kaotikoa islatzen zuelako.

Zein da zuen estiloa?

Jendeak punk-era jotzen dugula esan arren, musikari rock ukitua ematen saiatzen gara. Hala ere, kanta bakoitza desberdina ateratzen zaigu. Batzuk hardcore puntua dute, beste batzuk geldoagoak dira... Azken finean, helburua kanta alaiak eta giroan sartzeko modukoak egitea da. Gainera, talde askoren eragina erakusten dute.

Nork egiten ditu letrak eta musikak?

Taldekide guztiok parte hartzen dugu kantak sortzeko prozesuan. Musikagaz hasten gara eta denak konforme gaudenean letra adosten dugu. Hala ere, kantek errodajea eskatzen dute, benetako forma lortu arte. Eta horrek behin eta berriro jotzea eskatzen du. Gure kasuan, entseguetan zein kontzertuetan sor daitezke aldaketak.

Zer nolako gaiak jorratzen dituzue zuen letretan?

Azkenean, gure inguruan gertatzen diren gauzak islatzen ditugu. Letrak idazterakoan, inspirazioa egunerokotasunetik dator normalean. Gure kasuan, gazteak gara eta gure esperientzia propioak dira kontuan hartzen ditugunak: parrandak eta abar. Orain politika kontuak sartzen hasi gara, baina egia esan irakurketa posibleak publikoaren esku uzten ditugu beti. Norberak nahi duen mezua atera dezala.

Zelakoak izaten dira zuen kontzertuak?

Oraindik aukera gutxi izan ditugu kontzertuak emateko, baina egindakoarekin gustura geratu gara beti, publiko dezente hurbildu delako. Azkena Lorategietan eman genuen maiatzaren 2an, eta jendea gustura ikusi genuen behintzat. Momentuz, erantzuna ona izan dela esan dezakegu.

Gazte izanda, ez al da zaila musika talde bat aurrera ateratzea?

Ba ez da erraza, batez ere, Gernikan musikarekin dagoen arazoa ezaguna delako, entsegu-lokalak bilatzerako orduan eta abar. Momentuz, Iparragire Rock Elkartean gabiltza, herriko beste talde asko bezala.

Zer nolako inbertsioa eskatzen du musika talde bat sortzeak?

Diruaren aldetik, inbertsio handia eskatzen du, duda barik. Batez ere, taldearekin aurrera segitzeko asmoa izanez gero, gure kasuan bezala. Instrumentuek, entsegurako lokalaren alokairuak... Den-denak eskatzen du dirua. Momentuz, gurasoei eskatzera behartuta ikusten dugu gure burua, adinez nagusi izan arte.