MySpace
myspace music

EZKABA MENDIKO LUBAKIETATIK Banda BAtxokiko Polit Burua

BANDA BATXOKI



Last Updated: 10/27/2009

Send Message
Instant Message
Email to a Friend
Subscribe

Status: Single
City: Txantrea
Country: JM
Signup Date: 2/18/2008

Blog Archive
[Older      Newer]
 /  / 
Thursday, November 12, 2009 

Current mood:  fermented
Pepe Giltzak ez dabil lasai paseoan, Pepe Giltzak ez dauzka giltza guztiak. Zoriontasunarena falta zaio behintzat, amorruarena ordea badu borra ondoan.
BADAKIZU PEPE GILTZAK AMORRUAREN AURKA, BADAKIZU PEPE GILTZAK BADAGOELA TXERTOA !!!!!
http://www.youtube.com/watch?v=Z_ZOmA0W8vQ
Friday, October 23, 2009 

Current mood:  amorous



Ilusioa gure zainetan ziztu bizian dihoa, adrenalina, bihotza eta eskuak ezin aldi berean mugitu. Iruñeako Valle Aureliatik raianair berezi bat aterako dugu, limontxelo, oi oi ois, suplis eta espagetinis.
Dove se prende el eusko treno per arribare a Anoeta ??
Forza eta eutsi gogor !!!

Wednesday, May 07, 2008 

Current mood:  argumentative

 

BANDA BATXOKI EUSKAL HERRIARI ETA NAZIOARTEKO LAGUNEI:

Banda Batxokik musika askapenerako Txantrea auzoko talde punkomunistak adierazpen honen bidez hartu duen erabaki baten berri eman nahi die euskal herritarrei eta nazioarteko lagunei.

Banda Batxokik 2008ko ekainaren 14ko gaueko 12etatik aurrera zuzeneko kontzertuen etenaldi-tranpa abiatzea erabaki du.

Bandaren erabaki honen atzean Euskal Herriak pairatzen duen egoera errepresiboa eta Nafarroan eman den langabezi-tasaren igoera daude, besteak beste.  

Arestian aipatu bezala, tregua-tranpa hau hurrengo ekainaren 14tik aurrera abiatuko da, gure azken munizioak gastatu ondoren, jakina.

Hala eta guztiz ere, eta tregoa-tranpa iragarri arren argi eta garbi utzi nahi dugu Banda Batxokik oinarrizko hiru eskubide gordeko dituela beretzat. Honako hauek dira:

  1. Armatzen jarraitzeko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere puak eta sokak erosten jarraitzeko aukera.
  2. Kantak egiten jarraitzeko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere kantak egiten jarraitzeko aukera (punteorik gabe baldin badira ere).
  3. Erantzuteko eskubidea; ez dugu baztertzen inolaz ere, probokazio baten aurrean erantzuteko aukera. Probokatzen bagaituzte gure gitarrak, bateria eta baxu atera eta tiro egin dezakegu edozein gaztetxe, txozna edo tabernetan.

Hau horrela izanda, eragile guztiei, kontzertu-antolatzaile guztiei eta gure jarraitzaile guztiei Banda Batxokik egindako urratsaren neurri bereko erantzukizunarekin jokatzeko deia egiten diegu eta eskaera argi bat luzatzen diegu: Ez deitu iraila arte, bederen.

SGAEko agintariei eta benetako musikariei gehiegi ez pozteko deia egiten diegu; Gure CDak eta bideoak gure webgunean dohainik eskuratzeko aukera baitago, www.bandabatxoki.net helbidean, hain zuzen ere.

Eta hau esanda, ez dugu esango ez noiz ez nola itzuliko garen (itzultzen bagara, noski) eta are gutxiago zertan gastatuko dugun urte luze hauetan irabazi dugun dirutza.

Musika eta borroka!

Banda Batxokiren Komandantzia,

2008ko maiatzaren 2an,

Ezkaba Plazako leku ezezagun batetik.
Friday, April 11, 2008 

Current mood:  stalked

bandaren agiri ofizialak

 

2008ko inauteri garaia

 

Napar tour!

 

Adi egon Nafarroako, Errioxako eta inguruko nekazari eta abeltzain guztiak: gaur ekaitza eta kaskabarraren arriskua dago eta! Halaxe da bai, Banda Batxoki Nafarroako puntu geografiko ezberdinetatik zenbait kontzertu eskainiko du hurrengo hilabeteetan. Horrela ibiliko gara, Dicastillotik Donamariara, Txantrea atzendu gabe, jakina! Eta agian, agian, (soilik agian) Oiartzunera ere hurbilduko gara (gure ustez hau ere Nafarroa baita, kar, kar, kar…) Beraz adi egon "hurrengo kontzertuak" atalari, noizean behin ere berritzen dugulako…

A! eta kanta berriren bat ari gara prestatzen e?, ez pentsa!

Tuesday, March 04, 2008 

Current mood:  stalked

Ez, DJ Bull ez zen Dikastilloko kontzertuan egon, baina egon izan balitz, fijo horrelako aurpegia geratuko zitzaiola. Zer dela eta? Ba... a ber, nola azaldu. Dikastillora iritsi eta etxean bezala sentiarazi ziguten. A ze neska kuadrilla jatorra! Gero, afaria inoiz baino goxuagoa, urdaiazpikoa, gazta, txoizua, eta... txerri errea! (Dedio ze ona! Ea beste lekutan ikasten duten!) Baina, akats larri bat egon zen. Patxaran Azanza atera zuten eta guk edan eta edan. Eta edan ondoren ohartu ginen iraungite data pasatuta zegoela. (Benetan, 2007an kadukatzen zen). Eta tira, horri lotu gatzaio azaltzeko zergatik mozkortu ginen hainbeste eta zergatik jo genuen mahats-bilketa egiten egongo bagina bezala. Bai, DJ Bulli horrelako aurpegia geratuko zitzaion...

Saturday, March 01, 2008 

Current mood:  rockin

Minutu baten faltan, kontraerasoari ekingo diogu Digazteluko frontoian. "El Solitario" gure mahastien lurretatik garaiko zaldun bat izango balitz ibili zen. Hola jardungo du gaur LA BANDAK, aspaldiko lagunekin batera (aupa Hurto eta Mix6t!), justizia gure alde dago.

GORA DIGAZTELU, MAHASTIEN LUR GALDUA. OKUPATUA BAINA EZ GARAITUA.

Oharra: ... eta afaltzeko ... TXERRIKUME ETA ARDO ONA !! Bueltatuko gara.