PREST GRABATZEKO
Goizeko hamarretan heldu gara Arantzara, Gure zain zegoen Iban, azken ensaioa eta azken moldaketak egiteko.
Aterpeko familia agurtu ondoren, gozari eder bat prestatu digute. Ekipo guztia montatu dugu eta abesti berriak jotzen hasi gara.
Pozik egon gara, denak ondo sonatzen zuen, fresko eta potente ( ahaztuta
geneukan asko igo behar dela ampliaren bolumena Ibanekin jotzen denean…) . 12:30tan hamaiketakoa!
14:00ak arte ensaiatzen segi egin dugu, toke guztiak eta intensitateak finkatzen, indartsu sonatu dugu. Jatera!!
Beti bezala, gehiegi bazkaldu dugu…kafea eta solasaldia tripa betekada bajatzeko.
Eta 15:30etan, azken bueltak abestiei, horrela joango dira diskoan…
Zugarramurdi familiarekin eta lagunekin agurtu ondoren, astelehenerako planak egin ditugu Ibanekin, grabazioaren lehenengoko eguna.
IGANDEA
Gauen heldu gara estudiora. Ekipoa deskargatu ondoren, Hellacoptersen DVDa ikusten afaldu dugu. Garagardo batzuk eta lotara.
ASTELEHENA
Goizeko 8:30etan esnatu gara, gosaldu dugu eta segidan Haritz eta Jonan agertu dira estudioan. Mikroak prestatu dituzte bateriarentzako. Segidan, Iban ailegatu da, bateria montatu dugu eta soiñuak frogatu ondoren, bateriaren grabazioarekin hasi da. 13:30etan bukatu dugu eta herrira jeitsi gara bazkaltzera. Arratsaldean Mikelen txabda, soiñuak frogatu eta grabatzera. 18:30 etan bukatu dugu base guztien grabazioekin.
Betelura joan gara erosketak egitera. Afaldu eta DVD batzuk ikusi ondoren, lota!
ASTEARTEA
Ez da izan gau ona, euli madarikatuak! Mendiak gaude eta…Gozaldu ostean gitarraren soiñuak frogatu ditugu. Oso ondo sonatzen du Des-kontroleko Maguk utzi digun Bogner anpliak, brutala! Eguerdian gitarra erritmiko eta soloekin bukatu ditugu. Gaur ez gara jeitsi herrira, Mikelek egin du bazkaria. Kafearen ostean, ahotsa berotu eta lehenengoko tomak grabatzen hasi gara. Ondo joan da, koroak eta doblaje batzuk ere sartzeko denbora izan dugu. 18:30etan Azkarateko frontoira jeitsi gara, eta partidu batzuk jokatu ditugu. Hau da izerdia, eta nola ematen dio Haritzek, egurra eman digu!
Dutxa eder bat hartu dugu eta afaria prestatzen hasi gara. Gero DVD bat ikusiko dugu eta lotara joango gara, bihar goizean kantuak rebisatu behar ditugu eta gero eguerdian J Sangre eta Jon Gurrutxaga etorriko dira diskoan kolaboratzera.
ASTEAZKENA
Atzo bezala, eulien inbasioa izan dugu!
Nahasketekin hasi gara, bolumen guztiak ajustatzen ideia bat egiteko, eta egia esan oso pozik gaude emaitzarekin, aurreko lanekin zer ikusirik ez dauka, desberdina da. 12:00ak aldera J Sangre heldu da, idea batzuk frogatu ditu eta segidan grabatzen hasi da, eta beti bezala, harrituta utzi gaitu, nolako ahotsa duen…Kuriosoa da, 4 urte elkarrekin jo gabe, eta orain Fjord taldeko lau kide elkarrekin jotzen kantu berdiñean, Oroitzapen onak ditugu.
13:30etan Jon etorri da eta J Sangrek bukatu ondoren herrira joan gara bazkaltzera.
Bikainak Jonen tomak, rocka, bluesa, soula…denok aho zabalik berari begira! Sentimendu askorekin abestu du eta berea egin du abestia.
Bisitak ere izan ditugu, Freddy, Ñako eta Magu Des-kontrol, eta kantuak nahasketa basearekin entzun ahal izan ditugu. Pozik irten dira J Sangre eta Jon. Plazer bat izan da guretzako diskoan kolaboratu izana.
18:30etan denok frontoira joan gara eta txantxetako orduak bukatu dira…Gaur binakako partiduak jokatu ditugu, a muerte!
Lasai afalduko dugu gaur, eguraldi ona egiten du eta leku aproposa da lasai egoteko.
Bihar Donostiko Dr Master estudiora goaz nahasketak egitera, ea nolako inpresioa dugun
OSTEGUNA
Bero asko egin du. Estudio txikia da eta egiten duen denborarekin eta aparato guztiekin oso zaila da beroa aguantatzea.
Bi abesti nahastu ditugu egun guztian eta oso ondo sonatzen du denak. Guztora gaude.
OSTIRALA
Nahasketekin segitzen dugu, eta base on bat dugunetik, atzo baiño azkarrago goaz. Arratsaldean falta diren kantuak hanastuko ditugu. Cd bat eramango dugu etxera dena ondo entzuteko. Agian retokeren bat egin beharko da hurrengo astean, masterizazioa egin baiño lehen, Jonan Ordorikarekin.