................
Shogoren lagun baten jatetxe batean afaldu
dugu Sagamionoko kontzertua bukatu ostean. Janari Japoniarra berriro ere, baina
ez da “restop”etan jan duguna bezalakoa, hau askoz goxoagoa da. “Restop”etako
janaria berdina da hemen eta Euskal Herrian... ”el txerno es txerno, aqui y en
Mondra”.
Lehenengo eguneko hotel berean egin dugu lo,
Tokyon. Eguerdian jaiki eta bagoaz Shibuyan dagoen Home aretora. Areto txikia
baina txukuna, kamerinoak txikiak...txikiegiak agian jaialdian parte hartzen
dugun 7 taldetako partaideentzat direla jakinda.

Soinua frogatu ondoren, areto kanpoan dauden
obretan bideokliperako imaginak grabatu ditugu. Ineseri eta Osoroneri ez zaie
lekua gustatzen...” Arrasaten be holako lekuak daz”, baina Mikelek argi dauka.
....
Hotelean aldatu eta bagoaz... Japonen emango
dugun azken emanaldia hastera doa. Azken kla, kla, kla, kla, azken Rimmela,
azken izerdia, azken ur botila Osoronen gainean, azken Arigatoa, azken
Renatoa...bukatu da kontzertua baina ez jaia!!
Denok dantzan...eta sakearekin topa egiten
KAMPAI!!!
....
....