MySpace
myspace music


BERTAN BERA



Last Updated: 12/24/2009

Send Message
Instant Message
Email to a Friend
Subscribe

Status: Single
City: Gernika-Lumo (Bizkaia)
State: Euskal Herria
Country: GA
Signup Date: 12/21/2007

My Subscriptions
Monday, May 26, 2008 

Current mood:Beti bezain errebelde!

«Kanta alaiak egiten ditugu eta publikoa gustura ikusi dugu gure kontzertuetan»

Gailur eta The Uski..s taldeekin batera, kontzertua emango du seikoteak zapatuan, hilaren 24an, Ibarrangeluko Gorpuzti jaietan.

Bertan berako kide diren Mikel Elordi abeslariarekin eta Aitor Polo gitarristarekin izan da BUSTURIALDEKO BUSTURIALDEKO. Zapatuan, 23:00etan, Ibarrangeluko jaietan Gailur eta The Uski..s taldeekin batera emango duten kontzertua prestatzen ari dira.

Noiz eta nola sortu zen Bertan bera taldea?

Mikel Elordi abeslariak eta Aritz Larruzea gitarristak izan zuten taldea sortzeko ideia. Biak Aritzen etxean jotzen hasi ziren, haren gurasoek eta auzokoek begi onez ikusten ez zuten arren, eta apurka-apurka, besteak gehitzen joan ziren. Instrumentu berrien beharrak bultzatuta, lagunei laguntza eskatu genien. Horrela sartu ziren Markel baxujolea eta Aitor Polo, bigarren gitarra moduan. Bateriaren asuntoa, ordea, zaila izan da. Lehenengo kontzertuetan bateria barik jotzera ateratzen ginen. Gero Ibon Azkuek lagundu zigun eta orain Mikel Urrutia daukagu.

Zer dela eta aukeratu zenuen taldearen izena?

Egia esan, lehenengo kontzertua egitea proposatu zigutenean, hirukotea baino ez ginen eta oraindik izen barik genbilen. Beraz, gainean genuela, izena aukeratzeko premia ikusi genuen. Horrela, lagunen artean izenak botatzen hasi ginen Gernikako lokalean. Ideia asko atera ziren, baten batek Bertan bera esan arte. Izen hori aukeratu genuen belarrira ondo ematen zuelako eta taldearen izaera kaotikoa islatzen zuelako.

Zein da zuen estiloa?

Jendeak punk-era jotzen dugula esan arren, musikari rock ukitua ematen saiatzen gara. Hala ere, kanta bakoitza desberdina ateratzen zaigu. Batzuk hardcore puntua dute, beste batzuk geldoagoak dira... Azken finean, helburua kanta alaiak eta giroan sartzeko modukoak egitea da. Gainera, talde askoren eragina erakusten dute.

Nork egiten ditu letrak eta musikak?

Taldekide guztiok parte hartzen dugu kantak sortzeko prozesuan. Musikagaz hasten gara eta denak konforme gaudenean letra adosten dugu. Hala ere, kantek errodajea eskatzen dute, benetako forma lortu arte. Eta horrek behin eta berriro jotzea eskatzen du. Gure kasuan, entseguetan zein kontzertuetan sor daitezke aldaketak.

Zer nolako gaiak jorratzen dituzue zuen letretan?

Azkenean, gure inguruan gertatzen diren gauzak islatzen ditugu. Letrak idazterakoan, inspirazioa egunerokotasunetik dator normalean. Gure kasuan, gazteak gara eta gure esperientzia propioak dira kontuan hartzen ditugunak: parrandak eta abar. Orain politika kontuak sartzen hasi gara, baina egia esan irakurketa posibleak publikoaren esku uzten ditugu beti. Norberak nahi duen mezua atera dezala.

Zelakoak izaten dira zuen kontzertuak?

Oraindik aukera gutxi izan ditugu kontzertuak emateko, baina egindakoarekin gustura geratu gara beti, publiko dezente hurbildu delako. Azkena Lorategietan eman genuen maiatzaren 2an, eta jendea gustura ikusi genuen behintzat. Momentuz, erantzuna ona izan dela esan dezakegu.

Gazte izanda, ez al da zaila musika talde bat aurrera ateratzea?

Ba ez da erraza, batez ere, Gernikan musikarekin dagoen arazoa ezaguna delako, entsegu-lokalak bilatzerako orduan eta abar. Momentuz, Iparragire Rock Elkartean gabiltza, herriko beste talde asko bezala.

Zer nolako inbertsioa eskatzen du musika talde bat sortzeak?

Diruaren aldetik, inbertsio handia eskatzen du, duda barik. Batez ere, taldearekin aurrera segitzeko asmoa izanez gero, gure kasuan bezala. Instrumentuek, entsegurako lokalaren alokairuak... Den-denak eskatzen du dirua. Momentuz, gurasoei eskatzera behartuta ikusten dugu gure burua, adinez nagusi izan arte.