MySpace


Euskal Herria Hortik Hara

antton lannes


Last Updated: 4/10/2009

Send Message
Instant Message
Email to a Friend
Subscribe

Gender: Male
Status: Single
Age: 25
Sign: Sagittarius

State: Aquitaine
Country: FR
Signup Date: 2/26/2008
Wednesday, April 02, 2008 
Abenturak segitzen du !Bakersfield-eko euskaldunen gana hurbildu gira azken aste hontan (martxoaren 24tik 30a arte), eremu idorrean bero haundiarekin sasoiarentzat (30° inguru). Han petrolio ekoizpena eta laborantza nagusitzen dira. Eremu zabalean eraikia da hirurehun mila bizatanleko hiria, basamortu itxurarekin nahizeta mediak urrunean berdeak agertzen diren.Dalia familiak eskuak zabaldu dizkigu haien artean egon gaitezen astean zehar ; ber maneraz euskal komunitatearen ateak ideki dizkigute eta jende ainitzen ezagutzeko parada izan da denbora mugatuan.Zuzen izateko, Dalia familia aintzinetik ezagutua ginuen, Garndevillen (Nevadan) zegoelako mus txapelketa kari, aste bat lehenago, Gabriel (37 urte), bikotearen semea. Hura sacramenton bizi da orain eta nahizeta amerikar batekin ezkondu den, aitamekin ikasitako euskara atxiki du eta astero bi ordu bide egiten ditu pilotan aritzeko san Francisco-ko euskal etxean. Semea ezaguturik ez ginen beraz harritu ikusiz senar- emazte euskaraz ari direla denbora guzian haien artean eta gurekin noski : zer plazerra !
Loli (emaztea, Iruritakoa jatorriz) etxean gelditzen da erretretan eta bere haur ttikiekin solasean ibiltzea du denbora pasa maiteena. Haiei ere euskara nozio batzuk transmititu ditzazke horrela. Jean-Pierre (senarra) baratzezaina da eta bere enpresa dauka. Euskaldun ainitz bezala artzain hasi da ameriketan eta lan ezberdinak saiatuz geroz, baratzezain bilakau da. Bikotearen bitartez beste euskaldun ainitz topatu ginen. Horien artean Martin Etxamendiren familia norekin bi bazkari oroitgarrietan parte hartu ginuen. Martin (Ezterenzubikoa jatorriz) laboraria da eta artalde ainitz dauzka plazerrekin erakutsi dizkigunak. Bere familia ere ezagutzeko aukera izan dugu. Hiru alaba eta seme bat ditu : Elisabeth, Rosita, Kattalin eta Johnny. Denek euskara dakite, etxean ikasia eta Euskal Herrian hobetua, bakantzetan pasatutako zonbait hilabetetan. Johnny-k 30 urte ditu eta aita bezala laborantzan segitzen du. Kattalin alaba gazteena, Bartzelonan bizi da senerra segitu baitu ; kultur ainiztasun haundia dauka orain : euskal, katalan eta amerikar kulturen bihurgunean izanki.Manera orokorrean , gazteen atxikitzea Bakersfielden ez da errex, eta ohartzen ahal gira egon diren euskaldunek haien aitamen segida hartzen dutela (laborantzan gehienak, baratzezain besteak) ; baina beste ofiziotan ere badaude, erakaslegintzan ala ostatugintzan adibidez.
 Lurrari lotuak dira txeak eta eusbiziki Bakersfield-eko euskaldunak eta hemen, san Franciscon eta Renon baino ere sentitzen da familiako atxikimendua.Denek elgar ezagutzen dute eta errexki elkartzen dira bazkarien bidez usu, Pazko kari egin duten bezala berriki Euskal etxean. Euskal etxe haundia dute : ezker pareta, dantza gela, bulegoak…
Igandero, haur gazte eta heldu andana bat elkartzen dira dantzatzeko ala pilotan hartzeko. Bakersfieldek hiru jatetxe euskaldun ditu ere : Benji’s, Hoove Grovers eta Noriega. Azken hori Kaliforniako euskal jatetxe zaharrena da eta ehunka jende biltzen ditu asteburutan bederen. Amerikarrek biziki gustuko dituzte euskal jatetxeak eta euskaldunak orokorrean. Noriegan pilota plaza berezi eta zahar bat dago ere : ez da ezker pareta, ez plaza ezta trinketea ere, baina hiruen arteko nahasketa bat.
Han bazkaldu ginuen joan den igandean (martxoak 30) ehun bat kiderekin batera azken agur batentzat San Franciscora itzuli aintzin.
Orain, hor gaude, berriz San Franciscon, gazte batzuen segitzeko helburuarekin, haien egunerokotasunean ikusteko nola konbinatzen dituzten euskal eta amerikar kulturak.
Hamar egun gelditzen zaizkigu orain Venezuelara airatu aintzin !
Laster arte !
Euskal Herria Hortik-Hara.
The 0fficial MZ. HOLLIW00D Page

 

 
Posted by The 0fficial MZ. HOLLIW00D Page on Friday, April 11, 2008 - 8:20 AM
[Reply to this