Entseguekin jarraitzen dugu, astean behin besterik ez bada ere.
Ez dugu askoz denbora gehiago ere.
Bartzelonara goaz denok. Batetik Primavera Sound jaialdia eginen da eta bertan Anari (Mikel, Drake, Borja) izango da eta bestetik 1ZÜ taldeak (Okene) bere lehendabiziko demoa grabatuko du. Beraz, Bartzelona operazio zentroa.
Eta Inoreneroniri bueltatuz Abstract Intro eta Disonantzia kantuak grabatuta ditugula esan, pasa den astean Okenek ahotsa sartu ostean. Orain nahasketaren txanda da. Txapek izango du horren ardura.
Hurrengoan gehiago eta hobeto