“HOT BALNEARIO” *****
- Nekane Arregi -
Bilbo Hiria lehiaketan sari nagusia irabazi ondoren, Yakuzi taldeak
hirugarren diskoaz jipoitu gaitu. Yakuzi eta Ibai lehorretan itota
aurreko lanetan bezala, durangarrek atmosfera instrumental
interesgarriak sortu dituzte, osotasunean baina era berean ertz
ugarietatik goza daitezkeen kantak konposatuz. Bere berezitasunean,
zaila da Yakuzi estilo jakin batean hesitzen, baina post rocka dute ur
korronterik naturalena. Zortzi abesti eder dira, arretaz entzutekoak,
belarriak erne eta burua argi. Hot balneario batean edo beste nonbait,
ederki sartuko zaizkizu.